Enok Sudupe: "Jendea sentsibilizatu nahi dugu, kontsumo arduratsutik abiatuta"

Gipuzkoako Hitza 2016ko ekainaren 17a

Enok Sudupe (Julene Frantzesena).

Piztu energia burujabetza lantaldeko kidea da Enok Sudupe (Azpeitia, 1983). Ingurumena Herritik azoka egingo dute bihar Azpeitian, "herritarrak kontzientziatzeko". Piztu aritu da antolaketa lanetan.

Zer da Piztu lantaldea?

Piztu lantaldearen helburua da eskualdean energia burujabetza bultzatzea, ulertuta justu bestaldean gaudela, hau da, %99 menpekoak garela. Energia burujabetza izango dugu kontsumoa murrizten dugunean eta ekoizpen berriztagarriekin asetzen garenean. Kontzeptu teknikoak, herritarrei urrun geratzen zaizkienak, tailerren bitartez-eta gerturatzea da gure xedea. Jendea sentsibilizatu nahi dugu, kontsumo arduratsutik abiatuta. Eta, pixkanaka, tokiko sorkuntza bultzatu.

Zeren sorkuntza?

Energia eredu berrien tokiko ekoizpena bultzatu nahi dugu, etxeetan plaka fotovoltaikoak jartzen hasita. Gaur egun gas naturala (berogailuak eta ur beroa) eta argindarra kontsumitzen ditugu, batez ere: gasa Siriatik-eta ekartzen dute, eta argia Iberdrolak eta halako enpresek eskaintzen dute. Elektrizitate hori berriztagarria denik ez dute bermatzen; energia nuklearra eta fosiletatik eratorria izaten da. Goiener kooperatibak, adibidez, %100 berriztagarria den energia eskaintzen du. Baina badira alternatibak: Goienerrek merkatuan energia berdea erosi, eta, gero, saldu egiten du. Oraingoz, komertzializazioan aritzen da, baina sorkuntzan ere nahi du sartu. Egia da, gaur egun, legeak-eta ez dutela sorkuntza errazten.

Energia dependentzia aipatu duzu. Zer esan nahi du horrek?

Urola Erdiak erabateko menpekotasuna du energiarekin; Azpeitiak ere bai, noski. Kontsumitzen den energia guztia, argindar edo gas moduan, kanpokoa izateaz gain, jatorri fosilekoa edo nukearrekoa da. Ezinbestekoa da energia berriekiko apustua egitea. Kontsumitzen eta ekoizten duguna berdea izatea lortu behar dugu. Elektrizitatea eguzki plakekin edo aerosorgailuekin sor daiteke, eta beroa sortzeko biomasa eta geotermia ditugu.

Jarraitu irakurtzen, Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide