Espaloi berria Garmendi auzoan

Uztarria.eus 2016ko ekainaren 17a

Garmendi auzoko 1. eta 3. etxe atarien artean eraikitzen ari diren espaloi berriaren lanak amaitzear daude. "Oinezkoei beren espazioa eman eta pasabide horretan beharrezko segurtasuna izateko" egin ditu lanak Udalak, "bizilagunen eskaerei erantzunez". Izan ere, orain arte oinezkoentzat egokitutako pasabiderik ez zegoen tarte horretan, eta errepidetik ibili behar izaten zuten. Ekin Excavaciones enpresak egin ditu lanak, 50.022 euroko aurrekontuarekin.

(Argazkia: AZPEITIKO UDALA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide