Azpeitia geroz eta gertuago dago Herriarteko Txapelketako finaletik. Atzo, ostirala, jokatu zuten txapelketako finalerdietako joaneko partida Hernaniren aurka Frontoi Txikian, eta azpeitiarrak izan ziren nagusi markagailuan, hernaniarrei 3-0 irabazita.
Kadete mailan, 22-9 irabazi zuten partida Unai Alberdi eta Julen Egigurenek; Jubenil mailan, Gorka Iriarte eta Jon Alberdik 22-9 irabazi zieten hernaniarrei, eta senior mailan 22-13 nagusitu ziren markagailuan Daniel Murgiondo eta Markel Etxaniz.
Finalerdietako itzulerako partida hurrengo asteburuan jokatuko dute, Hernanin.
Hemen, partidak amaitu osteko unea:
3-0...finalean izateko, lanan zati handi bat eginda. ZORIONAK!! pic.twitter.com/jqVa8ZusOE
— Aitor Bereziartua (@aTxuiya) 2016(e)ko ekainak 17