Atzo, ostirala, ikasturte bukaerako jaialdia egin zuten Karmelo Etxegarai eta Urola ikastolako ikasleek. Mailaz maila, hainbat dantza eskaini zituzten jaialdian zehar, eta bereziki gogoan izan zuten Urola bailaran ikastolak 50 urte egiten dituela aurten. Hainbat irakasle eta gurasok ere parte hartu zuten jaialdian. Amaieran, Batxilergoa bukatu duten ikasleei orlak banatu zizkieten eta ikastolan 25 urtez lanean aritu ziren sei irakasle omendu zituzten.