Athleticek irabazi du infantil nesken Azpeitia Cup, hirugarren aldiz jarraian

Uztarria.eus 2016ko ekainaren 20a

Joan den asteburuan, ekainaren 18an eta 19an, jokatu dute infantil nesken III. Azpeitia Cup futbol txapelketa Garmendipen. Atzo, igandea, eguardian jokatu zuten finala Athleticek eta Tolosak, eta hirugarren urtez jarraian, Athleticek irabazi zuen txapelketa. 

Atezain onenaren saria Aurrera Ondarroako Silvia Perezek jaso zuen; jokalaririk onenaren saria Athleticeko Janire Cuestak eta Gipuzkoar onenaren saria Tolosako Izarne Sarasolak eskuratu zuen. 

Aurten Euskal Herritik, Kataluniatik eta Espainiatik etorritako infantil nesken harrobiko 35 taldek hartu dute parte Azpeitia Cup txapelketan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide