Berria pilota txapelketako finala jokatuko du Ilunpe pilota elkarteak, atzo, igandea, Andoaingo Gazteleku pilota elkarteari 2-1 irabazi ostean. Finala igandean, hilak 26, jokatuko dute Hernanin, Donezkebeko (Nafarroa) Erreka elkartearen aurka, 17:00etan hasita.
Finalerdia atzo, igandea, jokatu zuten Gazteleku pilota elkartearen aurka Andoainen, eta 2-1 nagusitu ziren azpeitiarrak. Kadete mailan, Gorka Iriartek eta Julen Egigurenek 22-15 irabazi zuten. Jon Alberdik eta Imanol Odriozola jubenilek 12-22 galdu zuten, eta senior mailan Markel Etxaniz eta Daniel Murgiondok 22 eta 9 irabazi zuten, finalerako txartela eskuratuz.