Bazkariarekin eta sariak banatuz agurtu du denboraldia Iraurgi Saskibaloiak

Uztarria.eus 2016ko ekainaren 20a

Saritutako jokalari, teknikari eta babesleak, udal ordezkariekin batera, Hotel Loiola atarian. (ISB)

Klubeko kadete, junior eta senior taldeetako jokalari eta entrenatzaileak, zuzendaritzako kideak eta laguntzaileak zapatuan elkartu ziren Hotel Loiolan. Denboraldian zehar gehien nabarmendu diren jokalariekin batera, Alex Astigarragak jaso zuen entrenatzaile onenaren saria. Caldereria Zaher eta Hotel Loiolako nagusiak ere omendu zituzten.

Iraurgi Saskibaloiak joan den zapatuan, ekainak 18, agurtu zuen 2015-2016 denboraldia. Ohi bezala, Hotel Loiolan bazkaltzeko elkartu ziren jokalariak, entrenatzaileak, zuzendaritzakoak eta laguntzaileak, "historikoa" izan den denboraldiari agur esan eta azken hilabeteteetan beren taldeetan gehien nabarmendu diren kadete, junior eta senior mailetako jokalariak eta entrenatzaileak saritzeko.

Aitor Bereziartua Azpeitiko Udaleko zinegotzia eta Angel Martin Azkoitiko Udalekoa izan ziren sariak banatzen lagundu zutenak. Saritutakoak, berriz, hauek izan ziren:

  • Entrenatzaile onena: Alex Astigarraga.
  • Añares Rioja saria: Roselis Silva (Intza Lizarazu taldeko kapitainak jaso zuen saria, Venezuelakoaren izenean).
  • Zurt Taberna saria: Ane Goenaga.
  • Grupo Ulacia saria: Ane Zubizarreta.
  • Caldereria Pako saria: Aimar Olaizola.
  • Glual Hydraulics saria: Aitor Astigarraga.
  • Sammic saria: Xabier Oroz.
  • Disdira Bitxitegia saria: Unai Amenabar.
  • Aranur saria: Oihane Aizpurua.
  • Errotaundi Okindegia saria: Mikel Iriarte.
  • Moviltek saria: Maddi Olaizola.
  • Iragaz saria: Leire Odriozola.
  • Grupo Zaher saria: Ierai Aizpitarte.
  • Kirol Aukera saria: Garikoitz Olazabal.

Jokalariak eta teknikariak ez ezik, laguntzaileak eta babesleak ere eskertu nahi izan zituen ISBk denboraldi amaierako bilkuran. Horrela, Caldereria Zaher-eko eta Hotel Loiolako nagusiak ere saritu eta omendu zituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide