Emakumeon kontrako indarkeriarik ez! zioen pankartaren atzean elkartu da gaur ere hainbat azpeitiar herriko plazan. Oraingo honetan, azken egunetan Euskal Herrian izandako lau emakumeren hilketa -Angelun hiru eta Gasteizen bat- salatzeko egin dute elkarretaratzea, herriko emakume talde batek deituta.