Jumpfit erakustaldia izango da zapatuan, igerilekuan

Uztarria.eus 2016ko ekainaren 29a

Urtean zehar igerilekuan eskaintzen duten kirola da Jumpfit, eta musikaren laguntzarekin banakako ohe elastikoan salto eta dantza egiten da. Modalitate hori gertutik ezagutzeko asmoz, erakustaldia izango da zapatuan, 12:00etatik 13:00etara, igerilekuan. Doan eman daiteke izena.

Jumpfit modalitatea urtean zehar igerilekuan eskaintzen duten kirola da. Irakasle batek gidatutako saio horietan, musikaren laguntzarekin banakako ohe elastikoaren gainean salto eta dantza egiten da, eta gorputz guztiko atalak lantzen dira. Herritarrek ekintza hori ezagutu eta probatu dezaten erakustaldia izango da, uztailaren 2an, larunbata, 12:00etatik 13:00etara, igerilekuan. Izen-ematea debalde da, Azpeitiko udal Igerilekuan.   

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide