Irailera atzeratu dute Jubilatuen Xoxoteko Eguna

Uztarria.eus 2016ko ekainaren 30a

Igande honetan, uztailak 3, zuten berez egitekoa, baina eguraldi txarraren aurreikuspena dela-eta uda ondorenerako uztea erabaki dute.

Aurtengo Jubilatuen Xoxoteko Eguna ez da igande honetan ospatuko. Uztailean egiten dute beti eta, aurten, hilaren 3rako jarria zuten hitzordua. Egun horretarako eguraldi txarra iragarri dute, ordea, eta atzeratzea erabaki dute.

Hala jakinarazi dute gaur, osteguna, Baigera jubilatuen elkarteko eta Udaleko antolatzaileek. Hain zuzen ere, irailera atzeratzea erabaki dutela esan dute; data berria ez dute oraindik zehaztu, baina udako oporren ondoren izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide