Saninazioak iraun bitartean hainbat egingizunetan aritzeko lanpostuak eskainiko ditu Udalak. Festa egunetan jartzen dituzten aparkalekuen zaintzarako eta muntaketa lanetarako dira, besteak beste, Udalak eskainiko dituen lanpostuak.
Bete beharreko baldintza bakarra da eskatzailea 16 urtetik gorakoa izatea. Langileak aukeratzerakoan honakoak dira kontuan izango dituzten irizpideak: Euskararen ezagutza, langabezian egotea eta eginkizun berdinetan esperientzia izatea.
Interesa dutenek uztailaren 4tik 12ra, biak barne, eman behar dute izena udaletxeko sarrera erregistroan. NAN fotokopia aurkeztu beharko da eta langabezian daudenen kasuan hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria ere bai. Horrez gain, eskaera orria ere aurkeztu beharko da. Udaletxean eta Udalaren webgunean dago eskuragarri eskaera orria.