Alberditarrak, Frontoi Txikitik Atano III.era

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 1a

Jon eta Unai Alberdi (Eneritz Albizu Lizaso)

Gipuzkoako Herriarteko txapelketa jokatuko dute igandean Azpeitiko Ilunpe elkarteko pilotariek. Haien artean, Jon Alberdi eta Unai Alberdi anaiak lehiatuko dira, kadeteetan eta jubeniletan, hurrenez hurren.

Elkarren aurka inoiz jokatu ez badute ere,  askotan jolastu dute elkarrekin pilotan. Anaiak dira Jon Alberdi (Azpeitia, 1999) eta Unai Alberdi (Azpeitia, 2002), eta biek jokatuko dute Gipuzkoako Herriarteko finala igandean. Donostiako Atano III.a pilotalekuan lehiatuko dira, Azpeitia ordezkatuz. Kadeteetan jokatzen du Unaik, Julen Egigurenekin; eta jubeniletan Jonek, Gorka Iriarterekin. Markel Etxanizek eta Daniel Murgiondok osatzen dute hirugarren bikotea. Astigarraga izango dute aurrez aurre.

Igandeko egunari begira, garaipen bera izango dute helburu etxe bereko bi pilotariek. Aita pilotazalea dute, kirol horretan ibilia, eta ez zen ezustekoa izan etxean beste bi pilotari sortzea. 5 urtekin hasi zen Jon, anaia zaharra; eta 6 urterekin, Unai. "Ni hasi nintzen pilotan jokatzen, baina bera beti etortzen zen ikustera, eta badirudi afizioa sartu niola", azaldu du Jon anaia zaharrak. Unaik esan du anaiaren partidak ikustera joaten zenean, frontoiaren atzeko aldean jarduten zuela pilotan, eta "konturatu gabe" sartu zela mundu horretan.

Erreportajea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide