Gaur, asteartea, egingo dute uztaileko ohiko udalbatzarra, udako oporren aurretik egingo duten azkena. Zazpi puntuko lan zerrenda osatu dute bilkurarako. Tartean, zabor bilketa sistema berria izango dute hizpide; edukiontzien bidez hondakinak biltzeko zerbitzuaren eta industrialdeetako hondakinen bilketa zerbitzuaren ezaugarri teknikoak eta ekonomikoak landuko dituzte, hain zuzen ere.
Hau da lan zerrenda osoa:
- Udalbatzak 2016ko maiatzaren 31n egindako bilkuraren akta onartzea.
- 2015. ekitaldirako Kontu Orokorra onartzea.
- Azpeitiko Udalaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko hitzarmena, informazioaren, administrazioaren eta kudeketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.
- Hezkuntza ez arautuaren arloan neska-mutil gazteei formazio-ekintzak gauzatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea, eta baita 2016. ekitaldirako deialdia ere.
- IES Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI handitzeko helburua duen Xehetasunezko azterlana: behin betiko onarpena.
- Zabor bilketa sistema berria Azpeitirako: edukiontzien bidez hondakinak biltzeko zerbitzua eta industrialdeetako hondakinen bilketa zerbitzua -ezaugarri teknikoak eta ekonomikoak-.
- Galdera eta erreguak.