Errekortarien Txapelketako Azpeitiko aurtengo saioa uztailaren 25ean izango da, Santio egunean, zezen-plazan, 18:30ean hasita. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatutako saioa da, eta sarrerak hilaren 15etik aurrera egongo dira salgai: numeratuak udaletxe azpian, eta numeratu gabeak ohiko tabernetan.
Hilaren 15ean bertan aurkeztuko dugu saioa, zezen plazan, 19:00etan. Orduan jakinaraziko ditugu eguneko xehetasun gehiago. Aurtengoa X. aldia izango da.
Zalantzak-eta argitzeko, aurten telefono / whatsapp zenbaki bat jarri dugu: 717-770 069
SARREREN PREZIOAK
Orokorrak, numeratu gabeak:
0-4 urte: doan.
5-14 urte: 10 euro.
15 urtetik aurrera: 15 euro.
Numeratuak:
Barrera:
- Itzala: 20 euro.
- Eguzkia-itzala: 20 euro.
- Eguzkia: 20 euro
Grada, 1. ilara:
- Itzala: 20 euro
- Eguzkia: 20 euro
Palkoa:
- 1. ilara: 20 euro.
- Orokorra: 18 euro.
SARREREN SALMENTAK
Numeratuak:
Tokia: Azpeitiko udaletxe azpian.
Uztailak 15 (ostirala): 18:30 – 20:30
Uztailak 21 (osteguna): 18:30 – 20:30
Uztailak 22 (ostirala): 18:30 – 20:30
Uztailak 24 (igandea): 18:30 – 20:30
Uztailak 25 (astelehena): 11:00 – 14:00
Numeratu gabeak (datorren astelehenetik aurrera):
Azpeitian: Pastorkua, Harzubia, Jim Clark, Juantxo Txiki, Eguzkitza, Kantoi, Iraurgi SB, Azpeitia, Ametsa, Etxe Zuri.
Azkoitian: Elurre.
Egunean bertan, arratsaldez:
Sarrerak erosteko aukera izango da, zezen plazan. Leihatila 17:00 aldera irekiko da.
Sarrerak aurrez erostea gomendatzen da.