Saninazioak gerturatzen ari dira eta dagoeneko festen antolaketa lanetan ari da Marea Arroxa. Aurten, herriko soziedadeetako kideak abuztuaren 1eko Bakailao Txapelketan parte hartzera animatu nahi dituzte, baita txapelketako antolaketa lanetan aritzera ere. "Gure helburua da, festak haur, gazte nahiz helduentzat izatea, herritik eta herriarentzat antolatutakoak. Horregatik, gonbita luzatu nahi diegu soziedadeetako kideei txapelketan parte har dezake", azaldu dute.
Hamaiketakoan, bakailao txapelketan eta bazkaritan beharko dute laguntza eta horietan "esku bat botatzera" animatu nahi dituzte elkarteetako kideak. Laguntzeko prest dagoenak haujijijai@gmail.com helbidera idatzi behar du edo 688-893 732 telefono zenbakira deitu dezake.