Gazte langabetuei zuzendutako Txertatu Merkatuan proiektua abian da

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko uzt. 6a, 19:49

16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteek eman dezakete izena. Programa berritzailea da; parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat, haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko, pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea helburu bezala hartuta.

Txertatu Merkatuan proiektuaren bitartez, eskualdeko gazte langabetuei lanerako aukerak eskainiko zaizkie. Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Proiektu hau, Urola Erdian, Iraurgi Berritzenek kudeatuko du.

Honako ezaugarriak betetzen dituzten gazteei zuzenduta dago Txertatu Merkatuan:

  • 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei.
  • Langabezian dauden pertsonentzat eta azkenengo hilabetean laneko kontratu bat izan ez dutenentzat.
  • Batxilergo tituludunak, erdi mailako ziklo bat aimatuta dutenak eta baita unibertsitate-ikasketak utzi dituztenak ere.

Txertatu Merkatuan programa berritzailea da. Parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat, haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua zera da, pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku-hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.

Txertatu Merkatuan programak parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatzen du, eta honako bi fase garatzen ditu:

  1. Egokitu: eguneroko jakintzetatik abiatuta, lan-profil bat eraikitzea. Langabezian dauden eta esperientziarik ez duten pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko.
  2. Trebatu: lan-errealitatea ezagutzeko lehen pausoa. Gaitasun teknikoetan prestatzeko tailerrak eta gizarte-berrikuntzako jardunak garatzeko gaitasun-tailerrak emango zaizkie parte-hartzaileei.

Proiektu honetan izena emateko epea uztailaren 1n ireki zen. Informazio gehiagorako, sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzi edo 943851100 telefonora deitu daiteke, Sandra Fernandezengatik galdetuz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide