Bi mediku erdaldunek egingo dituzte udako ordezkapenak anbulatorioan

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 7a

Azpeitiko anbulatorioa (Olatz Prat).

Azpeitiko anbulatorioak adierazi du saiatu direla mediku euskaldunak lortzen, baina "oso zaila" dela udako ordezkapenetan. Azpeitiko Udalak, Uemak eta Natulek sendagile euskaldunak eskatu dituzte.

Familia medikuen ordezkapenak egiteko bi mediku erdaldun izango dira Azpeitiko anbulatorioan iraila artean, baita Errezilen eta Urrestillan ere. Haietako batek hiru hilabeteko kontratua du, eta Azpeitiko anbulatorioan egoteaz gain, Errezilera eta Urrestillara ere egiten ditu bisitak. Beste sendagileak aldizkako ordezkapenak egiten ditu. Bi horiez gain, beste mediku erdaldun batek pediatra bat ordezkatu du, bi astez, ekainean.

Ana Errasti Azpeitiko anbulatorioko ordezkariak HITZAri jakinarazi dionez, badakite "oso garrantzitsua" dela Azpeitian lan egingo duten medikuek euskaraz jakitea, eta aurten ere, "saiakera" egin dute.

Albistea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide