San Martin egoitzan ere sanferminak ospatu dituzte

Uztarria.eus 2016ko uztailaren 7a

Azpeitiko txikienek ez ezik -ikusi gaur, uztailak 7, udalekuetako umeen festa argazkitan eta bideoan-, nagusienek ere ospatu dute San Fermin festen hasiera. San Martin egoitzan, hain zuzen ere, Iruñeko txupinazoa ikusteko elkartu ziren atzo (argazkietan) egoiliarrak, langileak eta laguntzaileak, zapi gorriak soinean zituztela.

(Argazkiak: San Martin egoitza)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide