Giro ederrean ospatu dute II. Ipurtargi Fest

Uztarria.eus 2016ko uztailaren 11

II. Ipurtargi Festek hartu zituen atzo, uztailak 10, Loiolako zelaiak. Eguraldia lagun hasi zuten eguna, eta goizean eman zioten hasiera prestatuta zuten egitarauari, artisauen eta jakien azokarekin. Eguerdian piknika egin zuten eta umeentzako jolasak izan ziren ondoren. Kamilaren piano emanaldiaz ere gozatu zuten arratsaldean Loiolara gerturatu zirenek. Sabelak betetzeko gaztetxeko sukaldariek afari bejetarianoa prestatu zuten, eta egunari amaiera emateko Enekora eta Ekiza taldeek kontzertuak eskaini zituzten.

(Argazkiak: Urola Kostako Hitza eta Eider Agirre)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide