Iraurgi Berritzenek Energia Planarekin jarraitzeko akordioa sinatu du Aldundiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko uzt. 12a, 16:31

Iraurgi Berritzeneko lehendakari Javier Zubizarretak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoen departamenduarekin hitzarmena sinatu (argazkian) zuen atzo, uztailak 11, Urola Erdiko Energia Planak jarraipena izan dezan. 2014tik martxan den proiektuak, eskualdean energia eraginkortasuna sustatu, kontsumoak murriztu eta bertan sortutako energia kontsumitzearen aldeko apustua egiten du, besteak beste.

Iraurgi Berritzenez gain, beste hiru garapen agentzik ere beren energia planak aurrera eramateko hitzarmenak sinatu dituzte; Debegesa, Oarsoaldea eta Tolosaldea Garatzen. Guztira, 43 udalerri daude ordezkatuta hitzarmenotan.

Hitzarmenetik haratago, pobrezia eta menpekotasun energetikoari aurre egin eta eredu energetiko jasangarri baterako urratsak koordinatzeko, Aldundiak Energia jasangarriaren eta pobrezia energetikoaren Lurralde mailako Mahaia ere osatuko duela adierazi dute; eskualde mailako energia planak dituzten agentziek parte hartuko dute mahai horretan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide