2016/07/25 02:00

Festak

Baserritarren Eguna

Azpeitia
  • 10:30. Goiz eresia, Azpeitiko Musika Bandaren eta Izarraitz Txistulari Taldearen eskutik.
    XXXII. Cesar Valverderen oroimenezko pilota txapelketaren finalak, Frontoi Txikian. Kategoriak: pre-benjamin B, pre-benjamin A, benjamin B, benjamin A, alebin eta infantilak. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.
  • 11:00. Euskal Herriko Blonda Txapelketa.
    XVIII. Gazta Lehiaketa. Idiazabal jatorri deituraren barne dauden artzain gaztek parte hartu ahal izango dute.
    Hazparnekoei harrera eta ongietorria. Baserritar Egunean ekintza ezberdinetan parte hartuko dute egunean zehar.
  • 11:30. Nafarroako banderari omenaldia. Perez Arregi plazatik plaza Nagusira kalejira eta, ondoren, ohorezko dantza. Antolatzailea: Azpeitiko Napar Zuzterrak.
  • 12:00. XLIV. Sagardo Lehiaketa, plaza Nagusian.
    Sagardo festa honetan, sagardoarekin batera, bezperan prestatzen hasitako txekor errea eta parrillan erretako hegaluzea dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren herritar guztiek. Bildutako dirua hirugarren mundura zuzenduko da.
    Aldi berean, Laja aita-semeak, Lutxurdiyo eta Berastegi trikitilariek beren doinu eta kantuez alaituko gaituzte.
  • 18:00. Kantu poteoa, San Martin egoitzatik hasita.
  • 18:30. Errekortariak, zezen-plazan.
  • 19:30-22:30. Jainekin txaranga, kaleetan zehar.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide