Urte osoa igarotzen dute uztailari begira, eta aurtengoan ere guztia lotuta utzi dute sanferminetako entzierroetan irteteko. Azpeitiko zezenzale talde batentzat urteroko usadioa bihurtu da uztailaren 7tik 14ra goiz jaikitzea. 05:30ak edo 06:30ak inguruan biltzen dira, egunaren arabera, Iruñera abiatzeko, eta 10:00etarako itzultzen dira berriro Azpeitira, lanak bukatuta. "Astelehenetik ostiralera, dozena erdi bat lagun joaten gara; asteburuetan, hamar bat", azaldu dute.
Zezenaren aurrean korrika egitea dute pasio, eta horretarako lanorduak aldatzen dituzte edo jai hartzen dute urtero. "Ahal dugunok saiatzen gara aldaketak egiten, eta asteburuetan etortzen dira gainontzekoak", esan dute azpeitiarrek.
Erreportajea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.