09:00. Goiz eresia, herriko Musika Bandaren, Biasteriko dultzaineroen eta Izarraitz Txistulari Taldearen eskutik.
10:10. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara.
10:30. Prozesioa, Alde Zaharreko kaleetan.
11:00. Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, meza nagusia, Kepa Susperregi Azpeitiko parrokoarekin eta herriko apaizekin. Parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak Jose Maria Altunaren Olazko Amari meza eskainiko dute, organista Mikel Arenas izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
12:00. Urolatarrak txaranga, kaleetan zehar.
12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen-plazan. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Arno.
13:00. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
14:30. Txomingero bazkaria, Erdikalean. Bazkalondoren, Eonian Elektrotxaranga kaleetan zehar.