09:00. Goiz eresia, Izarraitz Txistulari Taldearekin, Azpeitiko Musika Bandarekin eta Biasteriko dultzaineroekin.
10:00. Elkarretaratzea, Loiolan.
10:15. Herriko agintariek ongietorria udaletxean Eusko Jaurlaritzako kideei eta Gipuzkoako Foru Aldundikoei. Ondoren, korporazioan joango dira Loiolako basilikan egingo den meza nagusira.
11:00. Meza nagusia, Loiolako basilikan, herriko apaizekin eta Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Bertan, Parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak Jose Luis Frantzesenaren Jasokunde Meza abestuko dute, organista Jose Luis Frantzesena izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean. IX. Bakailao Txapelketa, plaza Nagusian.
12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen-plazan. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene.