Gaztetxearen 11. urteurreneko batukada, bideoan

Uztarria.eus 2016ko uztailaren 18a

Gaztetxearen 11. urteurrena ospatu zuten dozenaka lagunek zapatuan, hilak 16. Goizetik hasi eta gauera arteko egitaraua zuten prestatuta, eta baltsa jaitsierarekin hasi zuten ospakizuna. Bazkariaren ostean batukada egin zuten gaztetxeko eta Haujijijaiko kideek, eta batukadaren doinu batzuk biltzen dituen bideoa da honakoa. 

Uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, irtengo dira berriro kalera batukadako kideak. 12:00etako txupinazoaren ostean Marea Arroxarekin batera ibiliko dira Alde Zaharreko kaleak girotzen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide