Astelehenean, Santio Egunez, txekor erre pintxoak salduz bilduko den dirua Afrikara eta Indiara bideratuko dute. Lortutako diruaren zati bat Tanzaniako (Afrika) herrixka batera bidaliko dute, han izan diren lehorteak eragindako kalteen aurrean hainbat familiari laguntzeko. Ur kontenedoreak jartzea da asmoa eta ahal den neurrian argi indarra ere antolatzen hastea. Mikel Garmendia mixiolari azpeitiarra da proiektuaren arduraduna.
Beste zatia, aldiz, Indiako Maweiteko Lyngam etniaren herrixketara bideratuko dute, osasun eta hezkuntza proiektuak aurrera ateratzeko. Indiako proiektuaren arduraduna Elena Albizuri mixiolari azpeitiarra da.