Aipatu nahi genuke, aurten, Azpeitiko Udalarekin elkarlanean pauso handiak eman ditugula animalien ongizatearen bidean: uso tiraketak zuen diru laguntza kenduz, instalazio publikorik ez utziaz ekintza hori egiteko, eta saninazioetako egitarauan zezenketei aipamen berezirik ez eginez. Beraz, guztion artean Azpeitia bide egokian kokatzen ari garela ikusten dugu, nahiz eta lan asko dagoen egiteko oraindik; elkarlan honekin jarraitzea espero dugu hemendik aurrera ere.
Uztaileran 19an hasita, ilusio guztiz, animalien tratu txarren aurkako eta hausnarketarako erakusketa bat jarri dugu, herriko artistekin elkarlanean egindako artelanekin. Erakusketaren oihartzuna izugarria izan dela ikusita, oso gustura gaude; beraz, eskerrik asko parte hartu duzuen artista guztioi.
Bereziki koadro kritiko batek eman duen zeresana azpimarratu nahi dugu, Udaleko festetako zinegotzia agertzen zena, Azpeitiko zezen-plazako palkoan zezenketak ordezkatzen. Artelana kendu egin da, bertan agertzen diren pertsona batzuk irainduta sentitu direlako.
Hala ere, koadroak dioen bezala, aho betez errepikatzen diogu zinegotziari: gure izenean ez, Azpeitiko zezen-plaza presiditzen. Eta lortzen ez den bitartean herri honetan zezenketak betirako kentzea, palkoan udal ordezkaririk inoiz gehiago ez egotea berriro eskatzen diogu udal gobernuari.