Gaur, uztailak 28, goizean hasi dira txosnak eta estenatokia muntatzen Azoka Plaza atzean. Guztira, lau txosna eta jakien karpa jarriko dituzte txosnagunean. Ernaik, presoen eta iheslarien lagunek, Gaztetxeak eta Sortuk jarriko dituzte txosnak. Horiez gain, plazan Haujijijai batzordearen txosna izango da. Behin txosnak muntatutakoan beste hainbat lan izango dituzte egiteko: hozkailuak hornitu, txosnak atondu, musika-ekipoa prestatu... Saninazio bezperan, hilaren 30ean, herri bazkariaren ostean zabalduko dituzte txosna guztiak, jolasak egiten dituzten bitartean. Ondoren, Skandalue elektrotxarangaren kalejira hasiko da txosnagunetik.