Azpeitiko Erdi Aroko eraikuntzak eta Inaziotar guneak ezagutzeko aukera izango da gaur, 12:00etan, Plaza Txikitik abiatuta. Bisita gidatua Alde Zaharreko turismo bulegoak antolatu du, eta doakoa izango da. Gaurkoaz gainera, hilaren 7an eta 10an ere egingo dituzte txangoak. Udalak turistak eta bisitariak "Loiolatik herrira gerturatzeko asmoz" zabaldu du abuztuan Alde Zaharreko bulegoa, Estitxu Elduaien zinegotziak azaldu zuenez.
Turismo bulegoak honako ordutegia izango du: Asteartetik zapatura 10:30etatik 13:30etara, eta 16:30etatik 20:00etara; eta Igandeetan : 10:30etik 13:30etara. Astelehenetan, aldiz, itxita izango da. Harremanetarako turismobulegoa@azpeitia.eus helbidera edo 688 874 861 telefonora deitu beharko da.