Burkhard Ascherl organo-jolearen emanaldia izango da Loiolan

Uztarria.eus 2016ko abuztuaren 8a

Hilaren 10ean, asteazkena, izango da emanaldia, 20:00etan. 

Donostiako Musika Hamabostaldia dela eta, Burkhard Ascherl organo-jole alemaniarrak kontzertua eskainiko du Loiolako basilikan. Emanaldia hilaren 10ean, asteazkena, izango da, eta sarrera doan izango da. Kontzertua 20:00etan hasiko da. 

Ascherlek Bach, Mozart, Widow eta Bonnet konpositoreen obrak hautatu ditu, besteak beste, Loiolako Cavaillé-Coll organoan jotzeko. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide