Udalak eta Juan Antxieta Musika Eskolak hitzarmena sinatu dute

Uztarria.eus 2016ko abuztuaren 9a

Etxeberria, Goenaga eta Bikendi udaletxean. (Azpeitiko Udala)

Azpeitiko musika bandaren antolaketa, prestakuntza eta ekitaldien nondik norakoak eta betebeharrak zehaztu dituzte hitzarmenean.

Juan Antxieta Musika Eskolak eta Udalak hitzarmena sinatu dute gaur, bi erakundeen arteko funtzioak arautzeko asmoz. Eneko Etxeberria alkatea, Leire Goenaga hezkuntza batzordeburua eta Mari Jose Bikendi musika eskolako zuzendaria bildu dira udaletxean, hitzarmena adosteko asmoz. 

Hitzarmen horretan, Azpeitiko musika bandaren antolaketa, prestakuntza eta ekitaldien nondik norakoak eta betebeharrak zehaztu dituzte bi erakundeek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide