Hasi dira Go!azen telesailaren grabaketak Esklabetan

Uztarria.eus 2016ko abuztuaren 11

Zazpi urteren ondoren, Go!azen telesailaren grabaketak Esklabetara itzuli dira. Oraingoan, hamabi ataleko telesaila grabatuko dute; eta aurreko atalean bezala, dozenaka azpeitiar ariko dira figurante lanetan.

Pausoka ekoizpen etxeak EITBrentzat ekoitzitako telesaila da Go!azen. Duela zortzi urte grabatu zuten Esklabetan Go!azen filma; eta ondoren, izen bereko hamabi ataleko telesaila eman zuen EITB1ek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide