ISBren arbeltxoa Brasileko Olinpiar jokoetan

Uztarria.eus 2016ko abuztuaren 16a

Olinpiar Jokoak ari dira jokatzen egunotan Brasilen, Rio de Janeiron. Joan den larunbatean, hilak 13, izan zen emakumeen saskibaloiko Senegalen eta Espainiaren arteko norgehiagoka; eta denen ezusterako, Senegaleko taldearen entrenatzaileak Iraurgi Saskibaloi Taldearen logodun arbeltxoa erabili zuen jokalariei azalpenak emateko. Brasilgoa ez da saskibaloi taldearen arbeltxoa mundu mailako kirol probetan agertzen den lehenengo aldia. Duela bi urte, FIBA 2014 Saskibaloiko Munduko Kopan ere erabili baitzuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide