Bi ikastaro antolatu ditu DYAk irailerako: bihotz-biriken suspertze-tekniken ikastaroa, irailaren 2an hasiko dena; eta lehen sorospen ikastaroa, irailaren 12tik 30era izango dena. Ez da beharrezkoa izango aldez aurreko ezaguerarik izatea ikastaroak egiteko, baina plazak mugatuak izango dira.
Bihotz-biriken suspertze-tekniken ikastaroan, pertsona bat konorterik gabe al dagoen identifikatzen, arnas bidea irekitzen, bihotz masajea eta ahoz-ahokoa egiten, eta desfibrilagailua erabiltzen irakatsiko da, besteak beste. Ikastaroaren ordutegia 16:00etatik 18:00etara bitartekoa izango da; eta doan izango da.
Lehen sorospen ikastaroa, berriz, irailaren 12tik 30eta bitarteko lan egunetan izango da, 19:00etatik 21:00etara. Ikastaroak eduki teoriko eta praktikoak uzartuko ditu, bihotz eta birika zaurien, erreduren... inguruan. Kostua 110 eurokoa izango da, eta ikastaro amaieran frogak gainditzen dituztenei, DYA Gipuzkoak eskaitzen duen sorosle titulua emango zaie.
Bi ikastaroak DYAk Azpeitian duen ordezkaritzan, Urola Kalean, izango dira. Izena ematea edo informazio gehiago nahi dutenek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu beharko dute.