Jon Alberdi XLV. Dinastia Etxabe Txapelketako garaile

Uztarria.eus 2016ko abuztuaren 26a

Atzo, hilak 25, jokatu zen Zumaian XLV. Dinastia Etxabe Txapelketako finala. Jon Alberdi azpeitiarra eta Markel Ibarloza markinarra izan ziren txapelketako garaileak; 22 eta 12 gailendu zitzaizkien Riol eta Aizpururi.

Uztarriak Alberdiri elkarrizketa egin zion finaleko partida jokatu baino lehen; eta hark finaleko partida "gogorra" espero zuela, eta bertara iristea ustekabea izan zela azaldu zuen bertan. Irakurri elkarrizketa osorik, hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide