Legearen zaindaria

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Etxeberria 2016ko abu. 29a, 11:44

Kafkaren ipuin ezaguna film labur zoragarri bihurtu zuen Orson Wellsek. Hemen ikus dezakezue, gaztelaniazko azpitituluekin.

Kafka, idazle handia izateaz gain, abokatua zen; eta ipuinean, bere ikuspegia ematen du legeez.

'Legearen zaindariak' ipuina metafora bat da, interpretazio asko izan ditzakeena. Baina argi ikusten da zaindariak ez direla zaindari, legearen jabeak dira, altxor pribatu baten jabeak, hitz konplexuak, abokatuak, bitartekariak, interes ezkutuak; herritarrak defendatzeko baino, dominatzeko tresna.

Herritarrak beldurra sentitzen du zaindariaren aurrean, justiziaren aurrean. Eta ez du justiziaren atea zeharkatuko. Ez dago justiziarik berarentzat, ez da inoiz justiziarik egongo, ez baldin badira ziurtatzen zaindarien gardentasuna, argitasuna, interesak eta independentzia. Ez dago justiziarik berarentzat, nahiz eta atea formalki zabalik egon berarentzat.

Egun hauetan, tamalez, demokrazioa eta oinarrizko giza eskubideak legearen zaindarien esku daude. Beste behin, legearen zaindarien esperoan geratzen gara euskaldunok.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide