Gauzak asko aldatu dira azken urteotan, edateko ohiturei dagokionez. Freskagarrien kontsumoa asko gehitu da, gaztetxoetan, batik bat. Azukre eta kilokaloria ugari izateaz gain, egarria areagotzen dute.
Azken azterketen arabera, ikertutako biztanleriaren erdiek ez zituzten betetzen EFSAren (European Food Safety Authority) gomendioak, fluidoen kontsumoari dagokionez. Beraz, oso garrantzitsua da uraren kontsumoa bultzatzea behar hidrikoak bete ahal izateko (kilokaloria kopurua igo gabe). Ura elikagai bat gehiago da; gorputzarentzat beharrezkoa.
Ohitura onak txikitatik hartzea hobea da, beti garaiz egon arren. Erakutsi diezaiogun gure umeei geu eredu izanez. Ura da aukera onena hidratatzeko eta egarria asetzeko. Freskagarriak (gasdunak edo gasik gabeak) ez daitezela uraren ordezko bihurtu, une jakinetan hartzeko bakarrik, baizik. Bai neguan, bai udan, ura barra-barra edan!
(Abuztuko Uztarria aldizkarian argitaratutako iritzi artikulua da honakoa).