Udal liburutegiak ohiko ordutegia izango du bihartik aurrera

Uztarria.eus 2016ko abuztuaren 31

Astegunetan, goizez 09:00etatik 13:00etara izango da zabalik; eta arratsaldetan 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan goizez bakarrik irekiko da, 09:00etatik 13:00etara bitartean.

Urtero bezala, Enparan Dorretxeko Udal liburutegiak ohiko ordutegia izango du irailaren 1etik aurrera. Hau da, astegunetan goizez eta arratsaldez egongo da zabalik; 09:00etatik 13:00etara, eta 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara izango da irekita. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide