Bi autoren arteko istripua izan da Sanjuandegi eta Loiola artean, Barrenetxe parean

Uztarria.eus 2016ko irailaren 2a

Bi autoren arteko istripua izan da gaur, irailak 2, Sanjuandegi eta Loiola artean, Barrenetxe parean. 09:30ak aldean gertatu da istripua auto batek beste bat atzetik jo ostean. Ondorioz, pertsona bat zauritu da, eta Azpeitiko anbulatoriora eraman dute. Suhiltzaileak errepidea garbitzen ari dira zirkulazioa bere onera itzul dadin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide