Xabi Chico: "Nesken taldea entrenatzeko eskaintza segituan onartu nuen"

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 2a

Taldekideak ondo ezagutzeko eta denboraldia gogor hasteko, egunero ari dira entrenatzen Iraurgiko emakumeen lehen taldekoak. Chico orain estreinatuko da taldeko entrenatzaile.

Saskibaloiko entrenatzaile bezala ibilbide luzea du Xabi Chicok (Urretxu, 1969). Iraurgi Saskibaloi Taldean dabil azken urteotan, hirugarren denboraldia du hau; oraingoan, Espainiako saskibaloiko emakumeen Bigarren Mailako Rioja Añares ISB taldea entrenatzen ari da. 16 urtez azpiko mutilen Europako Txapelketatik Espainiako selekzioarekin urrezko domina lortu berri du, eta handik bueltan Iraurgik eskainitako erronka berriari heldu dio.

Jaioterrian, Urretxun, hasi zinen saskibaloian.

Bai, Urretxun hasi nintzen saskibaloian, 1983. urtean. Ondoren, 23-24 urterekin hasi nintzen entrenatzaile. Urretxun jardun nuen uste askotan eta azken hiru urteotan Azpeitian ari naiz.

Aurreko bi denboraldietan Iraurgiko gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailearen laguntzailea izan zara.

Bi denboralditan Iker Buenori laguntzen ibili naiz Espainiako Zilarrezko LEB ligako ISBko taldearekin, bigarren entrenatzaile. Orain, aurreneko urtea izango dut nesken lehen taldeko entrenatzaile lanetan.

Nola hartu duzu Rioja Añares ISB taldea entrenatzeko eskaintza?

Ez nuen pentsatzen aukera hau izango nuenik, baina uztailean Jose Luis Zubizarreta Xubik deitu zidan entrenatzailea aldatu nahi zutela esanez. Niretzako aukera zen lehen entrenatzailea izateko. Aurrez neskekin Urretxun jarduna naiz, eta alde horretatik ez neukan inongo arazorik; erronka bezala ondo iruditu zitzaidan. Ez nuen zalantza askorik izan baiezkoa emateko, segituan onartu nuen eskaintza.

Rioja Añares ISB taldeak aurreko denboraldian Espainiako Lehen Mailan jokatu du, baina maila galdu eta bigarrenean ariko da. ISBtik esan izan dute, hori dela taldeari dagokion maila.

Maila hori egokitzen zitzaion, hori horrela da.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide