Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako Gipuzkoako hautagaien zerrenda aurkeztu du EAJk

Uztarria.eus 2016ko irailaren 2a

Atzo, hilak 1, aurkeztu zuen EAJk Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako Gipuzkoako hautagaien zerrenda, eta Nerea Alday eta Xanti Gurrutxaga azpeitiarrak dira hautagaietako bi. Nerea Alday EAJren hautagaien zerrendako hamaseigarrena da. Gurrutxaga, aldiz, ordezkoen zerrendan dago.

Donostiako Haizearen Orrazian egin zuten agerraldia Gipuzkoako EAJko hautagaiek atzo. Bertan Joseba Egibar GBBko presidenteak, jertzaleen hautagai-zerrenda "abertzalea" dela aipatu zuen. Andoni Ortuzar EBBko presidenteak, aldiz, "EAJko hautagaien artean osagarriak diren eskarmentua eta berrikuntza" azpimarratu zituen.

(Argazkia: EAJ).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide