Haur zein helduentzat ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak Hiru Erregeen Mahaiara. Ostiralean, irailaren 9an, 15:00etan irtengo da Autobusa Lintzako aterpetxeraino, eta han afalduko dute, baita gaua pasatu ere. Zapatuan, irailaren 10ean, aterpetxean gosalduko dute eta ondoren abiatuko dira Petretxema mendira. Behin ibilaldia eginda, larunbat arratsaldean itzuliko dira Azpeitira.
Izena emateko azken eguna irailaren 7a, asteazkena, da. Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan edo webgunean eman behar da izena.
Bazkide diren gaztetxoek 23 euro ordaindu beharko dute izen-ematea eta bazkide ez diren gaztetxoek 30 euro. Bazkideak diren helduek, berriz, 32 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez diren helduek 40 euro, autobusa, afaria eta gosaria barne. Larunbaterako bazkaria eta lotarako zakuak norberak eraman beharko ditu.