Xake ikastaroak eskainiko ditu Xaputarrak xake taldeak

Uztarria.eus 2016ko irailaren 5a

Astelehenetan eta ostegunetan izango dira ikastaroak, 17:45ean hasita. Adin guztietako herritarrek har dezakete parte, eta doakoak izango dira. 

Xaputarrak Azpeitiko Xake Taldeak xakean aritzeko ikastaroak eskainiko ditu datorren ikasturtean zehar ere. Saioak astelehenetan eta ostegunetan izango dira, Baigera I-eko laugarren solairuan, 17:45ean hasita. Ikastaroak interesa duten adin guztietako herritarrei zuzenduta daude, eta doakoak izango dira. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide