Denboraldi berrirako bazkide txartelak jasotzeko egunak zehaztu ditu Iraurgi Saskibaloiak

Uztarria.eus 2016ko irailaren 5a

Aste honetan eta hurrengoan, lau egunetan izango da txartel berriak eskuratzeko modua: irailaren 6an, 7an, 13an eta 14an, 19:00etatik 20:30ak bitartean, ISB tabernan.

2016-2017 denboraldia hastear da Iraurgi Saskibaloiko taldeentzat, eta sasoi berriari ekiteko lanean jarraitzen du klubak. Besteak beste, bazkidetza kanpaina egin du udako hilabeteotan eta, orain, denboraldi berrirako bazkide txartelak banatzeko egunak zehaztu ditu.

Aste honetan eta hurrengoan, lau egunetan jaso ahalko dituzte Iraurgiren bazkideek txartel berriak: irailaren 6an, 7an, 13an eta 14an, 19:00etatik 20:30ak bitartean, ISB tabernan.

Txartel zaharrak eraman behar

Aurreko denboraldian ere bazkide izan zirenei, txartel berriaren bila joaten direnean bazkide txartel zaharra eramateko eskatu die klubak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide