Oilagor ehiza denboraldirako txartelen tramitazioak egingo dituzte Ollagorra Elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra ehiza eta arrantza elkartea

Elkartean bertan egin daitezke tramitazioak, irailaren 22an, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean.

2016ko oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak tramitatzeko epea zabaldu du Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak. Txartelen tramitazioa elkartean bertan egingo dute, irailaren 22an, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean.

Urriaren 6an, osteguna, ordutegi eta leku berean, jaso ahal izango dira txartelak. Norberak ere bete ahal izango ditu tramiteak, federazioak dituen bide desberdinak baliatuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide