Joan den zapatuan, irailak 3, Espainiako Lurreko Rallyen Txapelketako bosgarren proba jokatu zen Cerveran (Katalunia), eta Jorge del Cid eta Nerea Odriozola azpeitiarrak izan ziren txapeldunak, Mitsubishi EVO X autoarekin. Bi azpeitiarren ondoren Josep Basols eta Jordi Mercader (Citroën) eta Josep Maria Membrado eta Jordi Vilamala (Ford) kataluniarrak iritsi ziren helmugara.
Zapatukoa del Cidek denboraldian zehar eskuratu duen bigarren garaipena izan zen, aurrena denboraldiko lehenengo lasterketan lortu baitzuen. Orduan kopiloto lanetan Rodrigo Sanjuan madrildarra aritu zen. Irabazi dituen bi lasterketetan garaipena eskuratzeaz gain, Mitsubishi EVO Cupa irabazi du del Cidek.
(Argazkia: Jorge del Cid).