Cricket txapelketa jokatuko dute asteburuan Goenan

Uztarria.eus 2016ko irailaren 6a

Azpeitiko Cricket Elkarteko kideak, iaz.

Zapatuan hasiko da txapelketa, eta finala igandean izango da. Euskal Herriko eta Espainiako txoko ezberdinetako taldeak arituko dira lehian. 

Azpeitiko Cricket Elkarteak antolatuta, Cricket Txapelketa jokatuko da asteburuan, irailaren 10ean eta 11n, Goenan. Euskal Herriko eta Espainiako hainbat txokotatik etorritako hamar talde inguru arituko dira lehian, horien artean Azpeitiko bi talde. Zaragozako, Madrilgo, Logroñoko, Gasteizko, Zumarragako eta Eibarko cricket taldeak etorriko dira Azpeitiko txapelketara, besteak beste.

Zapatuan 18:00etan hasiko dira partidak. Igandean, aldiz, egun osoan zehar arituko dira cricketean. Finalaurrekoa eta finala igande arratsaldean jokatuko dituzte, 18:00ak aldera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide