Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrenda aurkeztu du EH Bilduk

Uztarria.eus 2016ko irailaren 6a

Gaur, asteartea, aurkeztu du EH Bilduk prentsaren aurrean irailaren 25ean egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara Gipuzkoatik osatu duen hautagaien zerrenda. Arnaldo Otegi lehendakarigaia eta Maialen Iriarte zerrendako bigarrena buru zituztela egin dute agerraldia Donostiako Nautikoan; koalizioaren Gipuzkoako hautagaien zerrendan dago Marina Bidasoro azpeitiarra ere, 18. postuan.

Aurkezpenean, zerrenda "anitza" osatu dutela nabarmendu dute, "Euskal Herriko gizartea anitza den bezala", eta "herri honetan garai berriak irekitzeko baldintzak daudela" berretsi dute, besteak beste.

(Argazkia: EH Bildu)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide