Giro ederrean ospatu dute jubilatuen Xoxoteko Eguna

Uztarria.eus 2016ko irailaren 12a

Urteroko ohiturari jarraituz, Xoxotera irteera egin zuten herriko jubilatuek joan den zapatuan, Baigerak eta Azpeitiko Udalak antolatuta. Eguraldia lagun, giro ederrean igaro zuten eguna. Meza izan zen aurrena, eta hamaiketakoa egin zuten ondoren. Kanturako tartea ere hartu zuten, eta Jose Luis Frantzesena eta Iñaki Alberdik jotako doinuekin kantu eta dantza aritu ziren bertaratutakoak.  

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide