Urola Gustagarri egitasmoa presente izango da beste urte batez Azoka Herritiken laugarren edizioan, Urkomek eta Iraurgi Berritzenek bultzatuta. "Bertako produktuak balorean jarriz, aisialdi eta turismorako proposamenak eta produktuak gauzatzea helburua duen ekimenak bat egiten du Azoka Herritik filosofiarekin, enbor bereko ekimenak direla esango genuke", azaldu dute Urola Gustagarriko kideek.
Aurten berrikuntza bateekin dator Urola Gustagarri egitasmoa Azoka Herritikera. Izan ere, bi egitasmo antolatu dituzte, bata herriko tabernekin eta bestea jatetxeekin.
Tabernariekin egingo duten egitasmoari dagokionez, bertako tomateaz eginiko pintxok dastatu ahal izango dira hiru egunez herriko hainbat tabernatan lehenbizikoz. Guztira 16 tabernak hartu dute parte: Pastorkua, Juantxo Txiki, Berdie, ISB, Ganbara gourmet ardotegi eta delicatesen, Etxaun delicatesen kafetegia, Pikua, Sanagustin, Aisialdi gastro-tokia, Eguzkitza, Zuhatz, Korrale, Orkatz, Topa, Etxezuri eta Ertz tabernek hartuko dute parte. Bertako ekoizleen tomatea erabiliz, hainbat pintxo egin daitezkeela ikusi ahal izango da. Pintxoak, hilaren 15eko pintxo potean, 16an arratsaldez eta 17an egun osoz dastatu ahal izango dira.
Bestalde, Azoka Herritiken beste edizioetan bezala, ohikoak diren hainbat menu prestatuko dituzte Larrañaga, Mikel Uria, Sagasti Zahar, Kiruri eta Kiroldegiko jatetxeek. Garaian garaiko eta azokan erosi ahal diren produktuekin osatuko dituzte menuak.
Eskuliburuak atera ditu Urola Gustagarrik menuekin eta plater horien errezetekin. Horrela, jatetxeetan menuak gozatzeaz gain, etxeetan edota elkarteetan prestatu ahal izango dituzte herritarrek.